Pasa den igandean amaitu zen Egunean behin jokoaren 11. denboraldia. Getaiarrak taldeak maila altua erakutsi du azken astean ere, izan ere, irabazleak, Agik, 574,53 punturekin amaitu du astea. Haren atzetik sailkatu da Oier IA 566,70 punturekin eta hirugarren, berriz, Iruene, 541,28 punturekin.
Denboraldiko puntuaketarik altuena Iruenerena izan da, otsailaren 25etik martxoaren 5erako astean 597,49 puntu lortu baitzituen. Asterik aste, erregularrena ere bera izan da eta sailkapenaren buruan bukatu du, 2264,83 puntu eskuratuta. Oier IA bigarrena izan da 2.218,27 punturekin eta Kajutei hirugarren 2.053,10 punturekin.
Ostiralean finala
Sailkapen orokorrean lehen ehun postuetan daudenek aukera izango dute ostiralean, martxoak 31, denboraldiko finala jokatzeko Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan. Kike Amonarrizek 18:00etatik aurrera gidatuko duen saioan parte hartzeko aukera izango lukete, Getaiarrak taldetik, Iruenek eta Oier IAk.
Lotutako albisteak:
- Iruenek irabazi du berriro ere Getaiarrak taldean
- Astebete barru jokatuko da Egunean behinen denboraldiko finala
- Aurreko astean baino apalago baina Iruene nagusi berriro ere Egunean behinen
- Marka berria ezarri du Iruenek
- Kajutei izan da joan den astean Egunean Behineko irabazlea
- Xabilok, Egunean Behineko irabazle berria
- Denboraldiko bigarren astean Iruene garaile
- Belda izan da denboraldi berriko lehenengo irabazlea
- Bihar hasiko da Egunean Behinen 11. denboraldia