13. denboraldiko bigarren astean, Iruene erabiltzaileak lortu du Getaiarrak taldeko garaipena. Zehazki, 572,86 puntu eskuratu ditu eta puntuazio horretantxe ezarri du taldeko marka. Hala, aurreko astean, Aitor IOk 532,35 puntutan ezarritako langa aise gainditu du. Bigarren lekua Kajuteirentzat izan da (535,15 puntu) eta hirugarrena Anderrentzat (532,12 puntu).

Getaiarrak taldea sortu zenetik, emaitza bikainak lortu eta denboraldi ugaritako irabazlea izan da Iruene. Lehiakide aparta da eta hura gainditzea ez da ohi izan lan erraza. Hala ere, sasoi berria hasi besterik ez da egin eta ikusteke dago zer gertatuko den.

 

Lotutako albisteak: