Maila igotzen ari da Egunean Behin jolaseko Getaiarrak taldeak. Gero eta parte-hartzaile gehiago dira astero 500 puntutik gora egiten dituztenak eta azken astean hortik oso urrun ibili zen Iruene; izan ere, 570,66 puntutara heldu zen. Bigarren sailkatuak ere, Aitor IOk, puntu sorta ederra lortu zuen, 542,93 hain zuzen ere. Hirugarrena izan zen Jon G, 510,90 punturekin.

Oso puntuazio ona eskuratu arren, azken astekoa ez da orain arteko altuena izan, Iruenek berak 572,86 puntu egin baitzituen aurreko astean.

 

Lotutako albisteak: