Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamentuak jakinarazi duenez, “datozen egunetarako iragarpena kontuan izanik”, N-634 errepidearen guztizko itxiera mantendu egingo da.

Otsailaren hasierako denboraleak eragindako kalteak konpontzen hastekoak ziren aste honetan. Itsasoak eta eguraldiak ahalbidetu bezain laster hasiko dituztela obrak argitu dute eta bitartean “segurtasun neurri gisa, errepideak guztiz itxita jarraituko du datozen egunetan, eguraldia baretu, prebisioa hobetu eta behar diren ikuskapen frogak egin ahal izan arte”.

Obrek lau aste irautea aurreikusten da. Datozen egunetan egingo diren azterketen emaitzek zehaztuko dute epealdi horretan errepidea erabat itxita mantentzea beharrezkoa den edo mozketa puntualak egin daitezkeen.

 

Lotutako albisteak: