Mujikarentzat sasoiko bigarren garaipena izan da joan den astekoa. Zehazki, 14. denboraldiko laugarren astean lortu zuen lehenengo postua. Oraingoan, ordea, aurrekoan baino puntuazio altuagoa lortuz, bere burua gainditzea lortu du; hurrenez hurren, 542,73 eta 547,14 puntu eskuratu baititu. Asteko bigarren sailkatua, 544,08 puntu eskuratuta eta Mujikarengandik tarte oso txikira, Iruene izan da. Hirugarren postua, berriz, Maritxarkosek lortu du, 511,16 punturekin.

Garaipenak garaipen, orain bi aste lortutako puntuazioari esker (594,01), Getariarrak taldeko lider Iruenek izaten jarraitzen du.

 

Lotutako albisteak: