Bederatzi punturekin eta orain artean jokatutako partida guztiak irabazita, Iribarrek jarraitzen du sailkapenean buru. Bi puntuko aldera, zazpi punturekin, gertu jarraitzen dio Abeta Berrik eta puntu bat gutxiagorekin, sei punturekin, Taxco hirugarren postuan doa. Sailkapenaren behe aldean, azken bi lekuetan, berriz, Maruka eta Elkano daude, biak ala biak zero punturik.

Aurreko asteburuan, gol festa ederra izan zen zenbait partidatan: Izarrik 11-1 garaitu zuen Maruka, Iribarrek 11-2 Kaia/Kaipe eta Taxcok 16-0 Elkano. Horrez gain, gol gutxiagorekin baina, Abeta Berrik erraz irabazi zion Itxas Etxeri; hain justu, bost eta hutsekoarekin. Partiden artean berdinduena Astilleroren eta Old Starsen artekoa izan zen; izan ere, 6 eta 4, bi golen aldearekin bakarrik lortu zuen garaipena Astillerok.

Denboraldiko hirugarren jardunaldiak jokatuta, honelaxe geratu da sailkapen orokorra:

Asteburuko partidak

Bihar, martxoak 8, eta igandean, martxoak 10, jokatuko dituzte txapelketako laugarren jardunaldiko bost partidak.

Martxoak 8, ostirala

  • 21:00etan, Elkano-Old Stars. Epailea, Itxas Etxe.
  • 22:00etan, Taxko-Kaia/Kaipe. Epailea, Astillero.
  • 23:00etan, Maruka-Astillero. Epailea, Kaia/Kaipe.

Martxoak 10, igandea

  • 12:00etan, Iribar-Abeta Berri. Epailea, Old Stars.
  • 13:00etan, Itxas Etxe-Izarri. Epailea, Elkano.

Eguraldi txarra egingo balu, kiroldegian jokatuko lirateke partidak.

 

Lotutako albisteak: