Bihar, martxoak 13, asteazkena, izango da Nafarroa hegoaldeko produktuak eskatzeko azken eguna. Otsailaren 25ean abiatu zen Errigoraren udaberriko kanpaina eta bi aste pasatxoren ostean, bukatzear da. Kanpainak eguneroko kontsumo ohituretan eragitea du helburu; hala, Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eska daitezke, “auzolanari esker, norbere herrian ekoizlearen jatorrizko prezioan”. Olioa bost litroko bidoietan banatzen da eta kontserbak 12 ontziko sortetan, “planteamendua urte osorako beste eskatzea” baita.

Eskaera egin ez duzuenok, beraz, oraindik, garaiz zabiltzate. Bi bidetatik egin ditzakezue eskariak: errigora.eus webgunearen bidez edo 848 87 12 23 telefono zenbakira deituta. Hainbat produktu, dagoeneko, agortu egin dira: kardu zuritu ekologikoak, txitxirio ekologikoak, arroz zuri erdiluze ekologikoa, arroz integral ekologikoa eta Arroitz oliba-olio birjina estra ekologikoa.

Gogoratu, getariarrek herrian bertan izango duzuela zuen eskaerak jasotzeko aukera. Aurrekotan bezala, Artzape Euskara Elkartea arduratuko da banaketaz; zehazki, maiatzaren 16an, arratsaldez, Eskualtxeta eraikinean.

Lotutako albisteak: