Asteburu honetan, igandean, zen ixtekoa TEK Getaria energia komunitatean izena emateko epea. Oraindik badago lekua, ordea, eta tartea luzatzea erabaki dute, hain zuzen, apirilaren 12ra arte.

Gogorarazi dutenez, Internetez egin daiteke bazkidetza. Dagoeneko ia 220 herritar apuntatu dira Getariako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, elkarlanean, eraikin publikoetan jarritako eguzki plaken energia baliatzeko egitasmoan.

Erakundeok 432 eguzki plaka jarri dituzte, orotara, Askizuko nahiz Meagako frontoietan eta Sahatsaga kiroldegian. Horietatik eskuratutako energia elektriko guztia herritarrentzat izango dela zehaztu du Udalak.

 

Lotutako albisteak: