Maiatzaren 18an, 16:00etan hasita, egingo da 2024ko Getariako triatloia. Getaitri Getariako Triatloi Taldetik jakinarazi dutenez, antolakuntzan dihardute eta egun horri begira, “zirkuituaren segurtasuna bermatzeko”, laguntza beharko dute.

Boluntario lanak egiteko prest dauden herritarrei, getariakotriatloia@gmail.com helbidera edo 662 322 164 whatsapp zenbakiraĀ ondorengo datuak bidaltzeko eskatu diete: izen-abizenak, NAN zenbakia, telefono zenbakia, emaila eta kamisetaren neurria.

Aurtengoan ere, laguntzaileen artean Getaitri taldearen eta probaren babesleen hainbat lote eta produktu zozkatuko dituztela gogorarazi dute. Horrez gain, boluntarioek Getariako triatloiko kamiseta bana jasoko dute eta norgehiagokaren osteko parrilladara gonbidatuta daude.

Lotutako albistea: