Euskararen Egunaren harira, larunbatean, goizeko kantujiraren ostean, festak jarraipena izan zuen. 18:00etan hasita, Motx pailazoaren ikuskizunean, Berdura plaza jendez bete zen. Gerturatutako haurrek adi-adi eta gustura jarraitu zuten pailazoaren emanaldia. Jarraian, txistularien laguntzarekin, buruhandiak ibili ziren kalez kalez.

Ondoren, festa giroa gaztetxera lekualdatu zen; bertan egin baitzuten bertso-afaria. Itziar Laxalderen gidaritzapean aritu ziren kantuan Libe Goenaga, Danel Olano, Amets Aizpuru eta Aitor Zubikarai bertsolariak.

 

Lotutako albisteak: