546,72 puntu lortuta, Iruene izan da joan den asteko Egunean Behin jokoko garailea. Hala, sasoi honetako bigarren garaipena eskuratu du Getaiarrak taldeko lehiakide onenetako batek. Hurrengo sailkatuei, gainera, alde dezentea atera die; izan ere, 517,36 punturekin Kajutei izan da bigarrena eta 512,29rekin, Neka hirugarrena.

Aipatu modura, 12. sasoi honetako bigarren garaipena izan da Iruene erabiltzailearentzat. Lehenengo hartan, ordea, oraingoan baino puntuazio altuagoa eskuratu zuen; hain justu, 577,71 puntu. Orduz geroztik, bere eskuetan da taldeko marka eta momentuz, inork ez du langa hori gainditzerik lortu.

Lotutako albisteak: