Gure Txeru pilota eskolako haurrek igandean jokatu zituzten XLIV. Eskuz Banakako Pilota Txapelketako finalak. 12 pilotari aritu ziren, buruz buru, txapela nork lortuko lehian. Eguraldia lagun, herritar ugari bertaratu zen partidak ikustera.

Txikien kategorian, Alain Domingok 16 eta 6 garaitu zuen Unai Santiso. Benjamin B mailan, aurreko partidako emaitza berdinarekin, 6-16, Maialen LarraƱaga gailendu zitzaion Alaia Rotetari. Benjamin A mailan, berriz, Martin Fleischmannek irabazi zion Ekhi Aranbururi, 5 eta 16.

Alebin B kategorian, Unai Arangurenek 16-12 garaitu zuen Peru Aranberri. Alebin A mailako partida estu joan zen baina, azkenean, 15-16, Julen Segurolak ezin izan zion aurre hartu Weslly Mayorgari. Infantil mailan, azkenik, aise garaitu zuen Jokin Txuekak Unax Zulaika, 16 eta 8.

Argazkiak: Gure Txeru Elkartea

Lotutako albisteak: