Joan den ostegunean, maiatzaren 2an, ireki zuten Nerea Iribar eta Andoni Galarragaren lagunek euren omenez antolatzen duten hirugarren pala memorialean izena emateko epea. Hilabete osoan zehar egongo da izena emateko aukera zabalik, aurrez ez badira 16 plazak betetzen. Izan ere, 16 bikotek parte hartu ahal izango dute ekimenean.

Izena emateko, bikote interesatuak euren izen-abizenak eta telefono zenbaki bat bidali beharko ditu palamemoriala@gmail.com posta elektronikora. Izen-ematea doakoa da eta 16 urtetik gorako bikote mistoek parte hartu dezakete.

Memoriala ekainaren 1ean egingo da –eguraldi ona eginez gero, frontoian eta txarra egingo balu, kiroldegian–. 09:30ean hasi eta 15:00ak aldera amaitzea aurreikusten dute antolatzaileek. Partidak kanporaketa moduan jokatuko dituzte; irabaziz gero, bikoteak aurrera egingo luke eta bestela kaleratua izango litzateke.

 

Lotutako albisteak: