Kafkaren aulkia emanaldia eskaini zuten atzo Uxue Alberdi eta Andoni Egaña bertsolariek, Asisko Urmeneta idazleak eta Pello Ramirez musikariak Getarian.Gozatu.Kultura egitarauaren baitan. Urmenetak gai nahiz genero ezberdinetako liburuak abiapuntu hartuta, bertsotarako gaiak proposatu zizkien Alberdi eta Egañari. Beraiek aukeratutako doinuan, Ramirezek lagundu zien biolontxelo eta akordeoiarekin.
Testuinguruketa egiteko liburuak garai ugaritakoak izan arren, gaurkotasunean lekua duten gaiez aritu ziren bertsolariak: sorgin-ehizaz, euskaraz, Euskal Herriari ezarritako mugez, konpromiso eta inplikazioaren arteko ezberdintasunaz…
Lotutako albisteak:
- Txistulariek esnatu dituzte kaleak
- Euriak ez zituen zapuztu atzoko ikuskizunak
- Getariako Musika Bandak ez du hutsik egin Salbatore Egunean
- Getariarrak musikaren doinuetan harrapatuta
- Istorioz betetako magia
- Lagunarteko lehia emakumeen pilota partidetan
- Harrera beroa Eñaut Elorrietari “Getarian.Gozatu.Kultura” programaren lehen ekitaldian