COVID-19a tarteko, jaiak ospatzea ez zenez gomendagarria, Getarian.Gozatu.Kultura egitasmoa jarri zuen martxan Getariako Udalak. Uztailaren amaieratik pasa den igandera arte kultura eta kirol ekitaldi ugari izan dira herriko txoko ezberdinetan, horietako asko Getariako bizilagunek eskainiak. Bideo honetan jaso ditugu ikuskizun horietako batzuen irudiak.
Egitaraua ez da amaitu, datorren astetik aurrera jarraituko du, beraz, ez galdu kulturaz gozatzeko hurrengo aukerak.
Lotutako albisteak:
- Liburuetatik bertsotara ekarritako gaurkotasun hitzak
- Txistulariek esnatu dituzte kaleak
- Euriak ez zituen zapuztu atzoko ikuskizunak
- Getariako Musika Bandak ez du hutsik egin Salbatore Egunean
- Getariarrak musikaren doinuetan harrapatuta
- Istorioz betetako magia
- Lagunarteko lehia emakumeen pilota partidetan
- Harrera beroa Eñaut Elorrietari “Getarian.Gozatu.Kultura” programaren lehen ekitaldian