Getarian.Gozatu.Kultura egitasmoaren barruan egingo den beste ekitaldi baten berri eman dute. Alamedatik Habanerara bertso eskolak antolatuta, Getariako Udalaren laguntzarekin, V. Bertso-paper Musikatuak egingo dituzte. Saioa datorren ostiralean, irailaren 11n, 19:45ean hasita, Bista Onan izango da. Eguraldi txarra eginez gero, berriz, Iturzaeta aretoan egingo da.
Ibon Iribar “Kortxo”k aurkeztuko du saioa eta bertsolariak Ane Ezenarro, Nerea Kamio, Amets Aizpurua, Amagoia Iturralde, Danel Olano, Uxune Areizaga eta Libe Goenaga izango dira. Azken hau musikari lanetan ere arituko da.
Edukiera mugatuko denez, aldez aurretik gonbidapenak hartu beharko dira. Horiek emanaldia egingo den egunean eta lekuan bertan jaso beharko dira 17:30 eta 19:30 bitartean.
Lotutako albisteak:
- “Getarian.Gozatu.Kultura” egitasmoak ederki alaitu du herria
- Liburuetatik bertsotara ekarritako gaurkotasun hitzak
- Txistulariek esnatu dituzte kaleak
- Euriak ez zituen zapuztu atzoko ikuskizunak
- Getariako Musika Bandak ez du hutsik egin Salbatore Egunean
- Getariarrak musikaren doinuetan harrapatuta
- Istorioz betetako magia
- Lagunarteko lehia emakumeen pilota partidetan
- Harrera beroa Eñaut Elorrietari “Getarian.Gozatu.Kultura” programaren lehen ekitaldian