Osasun Sailaren azken txostenaren arabera, azken lau egunetan ez da kutsaturik egon Getarian. Joan den ostegunean kasu bat zenbatu zuten, baina orduz geroztik batere ez. Azken hamalau egunetan, berriz, hiru COVID kasu besterik ez dira egon herrian. Hala, gaur-gaurkoz, 70,67an kokatzen da intzidentzia-tasa.

Atzo, 8.729 PCR eta antigeno proba egin ziren guztira Euskal Autonomia Erkidegoan. Horietatik, 276k positibo eman zuten; alegia, %3,2ak. Datuak aurreko egunekoak baino dezente hobeagoak dira. Izan ere, bezperan, 5.228 test egin eta 241 positibo identifikatu zituzten. Momentuz, 219,67an dago EAEko intzidentzia-tasa.

Erietxeetako egoerak ere hobera egin du, eta gaur atzo baino bederatzi gaixo gutxiago dago koronabirusak jota ospitalean: ZIUetan 117 lagun daude, gela arruntetan, berriz, 212.

 

Lotutako albisteak: