Aste hasieran, herriko intzidentzia-tasa 106,01an zegoen kokatuta, baina azken egunetan COVID kutsaturik ez denez atzeman, tasa 70,67ra jaitsi da. Azken hamalau egunetan, herrian bi kasu besterik ez ditu zenbatu Osakidetzak.

Atzo 8.286 PCR eta antigeno proba egin eta 363 positibo identifikatu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan. Hala, positibo-tasa %4,4koa da; bezperan %4,3koa izan zen. Positibo gehien Bizkaian egon dira, 194; eta gutxien Araban, 29. Gipuzkoan, berriz, 117 kutsatu egon dira. Bestalde, EAEko intzidentzia-tasak, oso gutxi bada ere, behera egin du: 215,12tik 210,85ra.

Erietxeetan dagoen gaixo kopuruaren kurbak ere beheranzko joerari eusten dio. Gaur-gaurkoz, 182 lagun daude ospitaleetako gela arruntetan; bezperan baino bederatzi gutxiago. ZIUetan 111 gaixo daude, aurreko egunean baino lau pertsona gutxiago.

 

Lotutako albisteak: