Azken datuen arabera, Osakidetzak bi kasu gehiago atzeman ditu herrian. Hala, azken hiru egunetan, sei COVID-19 kasu zenbatu ditu. Aurreko egunekin alderatuta, intzidentzia-tasak gora egin du eta 212,01an kokatu da.

Euskal Autonomia Erkidegoan ere intzidentzia-tasa igo egin da eta, momentuz, 377,87koa da. Atzo, orotara, 11.651 PCR eta antigeno proba egin zituzten, bezperan baino 2.153 gehiago. Positiboak, berriz, 989 izan dira, aurreko egunean baino 201 gehiago. Ondorioz, positibo-tasa %8,3tik %8,5era igo da. Positibo kopuru altuena Bizkaian eta 19-39 urte bitarteko gazteengan atzeman da.

Erietxeetako egoerak ere okerrera egin du. Gaur-gaurkoz, koronabirusak jota, 125 lagun daude ospitaleratuta; horietatik 26 gaixo ZIU oheetan daude.

 

Lotutako albisteak: