Azken 24 ordutan bi koronabirus kutsatu identifikatu ditu Osakidetzak herrian. Hala, azken lau egunetan, zortzi dira zenbatutako COVID-19 kasuak. Intzidentzia-tasak goranzko joerari eusten dio eta 212,01tik 282,69ra igo da.

Euskal Autonomia Erkidegoan ere kutsatzeen goranzko joerak ez du etenik. Intzidentzia-tasa 377,87tik 415,55era igo da eta positibo-tasak ere bi puntu pasatxo gora egin ondoren, %10,6an kokatu da. Atzo, orotara, 11.449 PCR eta antigeno proba egin eta 1.217 positibo atzeman zituzten. Positibo erdiak baino gehiago, zehazki 668, 19 eta 39 urte arteko pertsonak izan dira.

Erietxeetako gela arruntetan 98 gaixo daude, bezperan baino bat gutxiago. ZIUetako oheetan, aldiz, aurreko egunean baino bi pertsona gehiago daude koronabirusak jota; hain justu, 28.

Lotutako albisteak: