Giroa lagun, bertso saio ederraz gozatu ahal izan zuten atzo arratsean Meaga auzoko frontoira bertaratutakoek. Getarian.Gozatu.Kultura egitasmoaren baitan antolatutako saioan, lau bertsolari aritu ziren kantuan oholtza gainean: Uxue Alberdi, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto. Gai-jartzaile lanak, berriz, Uxune Areizagak egin zituen.

Ordu eta erdi inguruko saioan gai ugari jorratu zituzten, besteak beste, gazteen heziketa, hezkidetza, musika, jaiak, marihuanazko bizkotxoa eta berbena-belarra. Saioak dezente izan zuen umoretik eta bertsolariek behin baino gehiagotan jarri zituzten barrezka ikus-entzuleak. Hitzez ideiak josiz, zein baino zein hobeto aritu zen bertsotan.

Lotutako albisteak: