Asteburu honetan jokatuko dituzte Floren Memoriala Futbito Txapelketako bederatzigarren jardunaldiko partidak; bihar bat eta igandean hiru. Bihar, 22:30ean hasita, Haitzek eta Astillerok neurtuko dituzte indarrak. Igandean, berriz, 18:00etatik aurrera, hiru partida egingo dituzte jarraian: lehenengoa Iribar eta Dorrea taldeen artean, bigarrena Kaia/Kaipe eta Izarri eta hirugarrengoan, Abeta Berri eta Taxko lehiatuko dira elkarren aurka. Itxas Etxe taldeak atsedena izango du.

Aurreko asteburuan jokatutako partiden emaitzak ondokoak dira: Itxas Etxe 1 eta Taxko 13; Izarri 8 eta Haitze 2; Abeta Berri 18 eta Kaia/Kaipe 2; eta Astillero 4 eta Iribar 5.

18 punturekin berdinduta, hurrenez hurren, Iribar eta Haitze daude sailkapenean buru. Hirugarren postua Astillerorena da. Hark, gaur arte, 13 puntu eskuratu ditu eta atzetik dituen bi taldeek ere puntuazio bera dute; hain justu, Izarrik eta Abeta Berrik. Azken lekuan Dorrea dago, partidarik irabazi gabe eta, beraz, zero punturekin.

Lotutako albisteak: