557,06 puntu eskuratuta, azken astean ere Iruene izan da Getaiarrak taldeko irabazlea. Denboraldi bikaina ari da egiten herrikidea; izan ere, 13. denboraldia martxan jarri zenetik bost aste igaro diren honetan, lautan lortu du lehen postua. 530,12 punturekin, Mujikarena izan da bigarren lekua eta IOArena hirugarrena, 525,15 puntu lortuta.

Azken aste honetan, ordea, ez du aurrekoan 573,29 puntutan berak ezarritako marka gainditzerik lortu Iruenek. Beraz, langak puntu berean jarraitzen du eta datozen asteetan ere, huraxe izango dute jopuntu Getaiarrak taldeko partaideek.

 

Lotutako albisteak: