Gipuzkoako Foru Aldundiatik jakinarazi dutenez, gaurtik apirilaren 2ra, erabat irekita egongo da Getaria eta Zarautz udalerriak lotzen dituen kostaldeko errepidea. Apirilaren 3tik aurrera, aldiz, semaforo bidez, noranzko bakarreko txandakako zirkulazioa ezarriko dute, kostako horma konpontzeko azken lanak amaitu bitartean. Pasealekuari dagokionez, berriz, joan den larunbatetik, martxoaren 23tik, guztiz zabalik dago.

Otsaila hasieran izandako itsaso zakarrak eragindako zuloa konpontzeko lanetan dihardute. Hain justu, Ubiri inguruan, kostaldeko euste horman 5,5 metroko zuloa sortu baitzen. Horma berria kareharrizkoa eta hormigoizkoa izango da eta zortzi metroko altuera izango du. Oinarria hormigoizko azpi-berritze batekin babestuko dute eta hark 20 metroko luzera eta 2 metroko altuera izango ditu. Behin horma berreraikitzeko lanak amaituta, urbanizazio elementuak eta hondatutako zorua berrituko dituzte.

 

Lotutako albisteak: