Lanak egiteko, pasa den astetik itxita daude Getaria eta Zarautz arteko errepidea zein oinezkoen pasealekua —aurretik denboraleagatik egon ziren itxita—. Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura Departamentuko ordezkariek jakinarazi dutenez, gaur, martxoak 8, oinezkoen bidea ireki egingo dute Getariatik lanen eremuraino.

Goizean zehar egingo dituzte egokitze-lanak eta asmoa da lan horiek baino 100 metro lehenagora arte heltzen uztea oinezkoei.

 

Lotutako albisteak: