Asteburu honetan jokatuko dira XI. Floren Memoriala Futbito Txapelketako finalaurrekoak. Orotara, lau partida jokatuko dituzte eta irabazleek finalerako txartela eskuratuko dute. Lehia bermatuta izango da eta, ziur, euren onena eman asmoz irtengo direla joko zelaira zortzi taldeak. Ondokoak dira igandean jokatuko dituzten norgehiagokak:
- Kopako lehen finalerdia: 17:00etan, Taxco-Kaia/Kaipe. Epailea, Astillero.
- Ligako lehen finalerdia: 18:00etan, Iribar-Astillero. Epailea, Abeta Berri.
- Ligako bigarren finalerdia: 19:00etan, Haitze-Izarri. Epailea, Kaia/Kaipe.
- Kopako bigarren finalerdia: 20:00etan, Abeta Berri- Itxas Etxe. Epailea, Izarri.
Sailkapena
Pasa den asteburuan ere gol andana izan zen txapelketan eta sailkapena are gehiago estutu zuen, esaterako Haitze Astilleroren norgehigokak. Astillero gailendu egin zitzaion Haitzeri, 4-6. Iribarrek 23 gol sartu zizkion ligako talderik gazteenari, Dorreari; 23-1 amaitu zen partida. Kaia/Kaipek ere gol sorta jaso zuen, 2-12 galdu zuen Izarriren aurka. Azkenik, Abeta Berrik ere egun oparia izan zuen eta 17 gol egin zizkion Taxcori (17-3).
Finalerdien atarian, honela geratu da sailkapena:
Lotutako albisteak:
- Futbitoko lau partida jokatuko dituzte asteburuan
- Haitze jarri da futbito txapelketan buru.
- Igandean jokatuko dituzte zazpigarren jardunaldiko partidak.
- Iribarrek lehenengo postura egin du salto.
- Astillerok lehenengo postuari eusten dio.
- Igandean jokatuko dira futbito txapelketako asteburu honetako partida guztiak.