Albisteak
Sanprudentziotako zozketako zenbaki saridunak jakinarazi dituzte
Asteburuan zehar, San Prudentzio egunaren harira, auzoko jaiak ospatu dituzte San Prudentzion. Bertan, SPLko (San Prudentzioko Lagunak) kideak zozketa txartelak saltzen aritu dira eta, dagoneko, jakinarazi dituzte zeintzuk izan diren zenbaki sarituak. Hiru sari...
Kiroldegian hainbat hobekuntza egiteko, esleipen prozesuak jarri ditu martxan udalak
Getariako kiroldegian hainbat hobekuntza lan egiteko beharra ikusi du udalak. Hala, bi proiekturen esleipen prozesuak abiatu ditu: batetik, estalkia eta aireztapena instalatzeko lanena eta bestetik, gimnasioko makinak berritzearena. Estalkia eta aireztapena...
118 bikote lehiatuko dira aurtengo gizonezkoen Salbatore Txapelketan
Gizonezkoen XXVI. Salbatore Txapelketan 100 bikote baino gehiago arituko dira norgehiagokan. Xabier Etxaniz Gure Txeru Pilota Elkarteko delegatua gustura dago parte hartzearekin, "ikusten da Salbatore Txapelketa gustukoa dela eta jendeak erantzuten duela". Azaldu...
San Prudentzion murgildu dira festa giroan
San Prudentzioko jaiei hasiera emanez, jende ugari bertaratu da gaur auzora. Bi mahai bete lagun elkartu dira...
Getariako 23. Literatura Lehiaketako irabazleek jaso dute saria
Getariako literatura lehiaketak badu, jada, zerbait erritualetik. Ordua baino minutu batzuk lehenago, plazan dabiltzan umeek...
Maiatzaren 1eko LABen ekitaldira joateko autobusa antolatu dute
Maiatzaren Lehena eta bere 50. urteurrena uztartuko ditu LAB sindikatuak aurtengo maiatzaren 1ean. Beraientzat "une gozoa" izan arren, langileen egoerari dagokionez, testuinguru globalak ez duela "baikortasunerako tarte handirik uzten" adierazi dute. Sindikatuak...
Igandeko Athletic-en aurkako derbira “konfiantzaz” heldu direla dio Ane Camposek
Futbol liga nagusira igotzea lortu zuen aurreko denboraldian Eibarrek eta, ondorioz, Ane Camposek jokatzen duen taldearentzat egokitzapen urtea ari da izaten hau. Liga hasiera zaila izan zela aitortu du baina "partiduro hazten joan gara, egunero entrenamenduetan...
Libe Goenaga gailendu da Gipuzkoa Bertsotaneko lehen saioan
Eskoriatzako saioarekin eman zaio hasiera Gipuzkoa Bertsotan bertsolari txapelketarako sailkapen faseari. Libe Goenaga getariarrak hartu zuen parte atzoko estreinakoan eta, 330 puntu eskuratuta, bera izan zen garaile. Bigarren geratu zen Peru Aiartza (316,5 puntu),...
Gipuzkoako Bertso Txapelketako sailkapen faseko Getariako saiorako sarrerak badaude oraindik
Gaur, apirilak 25, hasi da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea, Gipuzkoa Bertsotan lelopean. Getariarren presentzia lehen saiotik dago bermatuta, Libe Goenagak parte hartuko baitu Eskoriatzako kanporaketan. Bihar Zestoan jokatuko denean, aldiz, Amets...
Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa emango da maiatzean kiroldegian
Getariako Udalak sustatuta, zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa emango da datorren hilabetean Sahatsaga kiroldegian. Lau asteko ikastaroa izango da eta asteartetan emango da, hau da, maiatzaren 7an, 14an, 21ean eta 28an. 18:00etan hasiko dira saio guztiak eta Miren...