Albisteak
San Roke eta Gaztetape arteko mendi magaleko egonkortze-lanak hasi dituzte
Api 22, 2024
Getariako Udaletik jakinarazi dutenez, San Roke kaletik Gaztetape hondartzara arteko pasealekuaren gainean dagoen mendi magala egonkortzeko lanak hasi dituzte gaur. Baldintza klimatikoek magalaren higadura eragin dute azken urteetan eta egoerak okerrera egin duela...
Getariarrek ez dute Plaierotako finaletarako txartelik lortu
Api 22, 2024
Eguraldi ederrarekin, atzo jokatu zituzten Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketako finalerdiak. Finalera sailkatzeko esperantzarekin bertaratu...
EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena Getarian
Api 21, 2024
Getarian, amaitu berri dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako boto kontaketa eta EH Bildu izan da bozka gehien jaso dituen alderdia. 285 botoren aldearekin, EAJ izan da bigarren alderdirik...
13:00 bitartean, getariarren %42,88ak eman du botoa
Api 21, 2024
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako lehen partehartze datuak 13:00etan eman dituzte. Datu horien arabera, Getarian, boto eskubidea dutenen 2.208 herritarretatik %42,88ak bozkatu du goizean zehar. Euskal Autonomia...
Maiatzean zabalduko dute udalekuetan izena emateko epea
Api 21, 2024
Udan hain arrakastatsuak diren udalekuak prestatzen ari da dagoeneko Urritza Aisialdi Elkartea. Hala, azken egunetan jakinarazi dutenez, maiatzaren 1etik 15era egongo da zabalik izena emateko epea. Aurten ere txikienentzat, HH2koentzat, Txiki txokoa antolatuko dute...
Asteburuan eskatu daitezke gaztetxearen urteurreneko afaritarako txartelak
Api 19, 2024
Getaiko Gazte Asanbladak XVI. urteurreneko jaia egingo du hurrengo larunbatean, apirilaren 27an. Dagoeneko prest dute egitaraua eta ekintzak arratsaldeko karrotxaranga poteo girotuarekin hasiko dira. Gero, 20:30ean afaria egingo dute gaztetxean bertan. Asanblado...
Asteburuan itzuliko da XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketa
Api 18, 2024
Aste Santua tarteko, etenaldia izan du hainbat astez XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketak. Ostiralean hasita, ligan parte hartzen ari diren hamar taldeek asteburu honetan ekingo diote berriro lehiari. Txapelketako zazpi jardunaldi jokatu dira orain arte eta...
Mendekotasuna duten pertsonen laguntzaileek doan bidaiatu dezakete garraio publikoan
Api 18, 2024
Gipuzkoako Foru Aldundiak garraio publikoan erabiltzeko txartel berri bat sortu du. Horri esker, aste honetatik aurrera, Mugi txartela duten mendekotasun, ikusmen-urritasun larridun eta gurpil-aulkidun pertsonen laguntzaileek doan bidaiatu ahal izango dute autobus eta...
Bihar, Naziogintza Taldeak “Euskararen Erabilera Sustatzeko Proposamen Linguistikoa” aurkeztuko du Getarian
Api 17, 2024
Josu Albero Naziogintza Taldeko kidea izango da hizlaria eta hark taldearen proposamen berria aurkeztuko du: "Euskararen Erabilera Sustatzeko Proposamen Lingustikoa", hain justu. Hitzaldia bihar, apirilak 18, 19:00etan hasita, Ulpiano aretoan izango da. Artzape...
Argitu dute zein izango den San Prudentzio auzoko jaien programazio osoa
Api 17, 2024
Joan den astean jakinarazi zuten antolatzaileek, San Prudentzio egunaren harira, larunbatean, apirilaren 27an, jai giroa izango dela nagusi auzoan. Izan ere, urtero lez, Nafarjito festa antolatu dute auzotarrek: Unai Iturriaga eta Nerea Elustondorekin bertso-bazkaria...