Asteburuko geldialdiaren ostean, astelehenean hiru koronabirus kutsatu, asteartean lau eta atzo bi zenbatu ditu Osakidetzak. Ondorioz, inditzentzia-tasak gorantza egin du eta momentuz, 812,72an dago. Azken 14 egunetan, 23 COVID kasu identifikatu dira herrian.

Bezperakoekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko datuek okerrera egin dute. Atzo positibo-tasa %13,8koa izan zen, aurreko egunean, berriz, %13,5ekoa. Atzo 11.409 PCR eta antigeno proba egin ziren guztira eta 1.576 positibo identifikatu zituzten. Positibo gehien Bizkaian eta 20-29 urte arteko pertsonengan atzeman dira.

Atzo 43 erietxeratze egon ziren. Hala, gaur-gaurkoz, erietxeetako gela arruntetan 233 pertsona daude koronabirusak jota eta 60 gaixo ZIUetan.

 

Lotutako albisteak: