Iturzaeta Herri Eskolako ikasleak eta irakasleak gaurtik, bezperatik, hasiko dira Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen. Frontoira jaitsi eta, 15:00etatik aurrera, kantuan, dantzan, bertsotan… arituko dira. Horrez gain, iluntzean, 21:00etan hasita, gaztetxean hiru talderen kontzertuak izango dira: Croseed, Vibora eta Ezinegon taldeenak.

Bihar, 12:30ean, Getariako Salbatore Deuna Abesbatzaren eskutik, eta txistulariek lagunduta, kantujira egingo da plazan. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Motx pailazoaren Pozaren parkean! ikuskizuna izango da Berdura plazan eta ondoren, herriko trikitilari eta panderojoleen laguntzarekin, buruhandiak ibiliko dira kalez kale. 21:00etan, gaztetxean, bertso afaria egingo dute. Itziar Laxaldek gidatuko du saioa eta lau bertsolari arituko dira kantuan: Libe Goenaga, Danel Olano, Amets Aizpuru eta Aitor Zubikarai. Saiorako sarrerak Taxco tabernan daude salgai 12 euroren truk.

Igandean, berriz, Bibitxa 2.0 antzezlana izango da ikusgai Iturzaeta aretoan. Ainhoa Etxeberriaren eta Nerea Gartziaren eskutik, 19:00etan hasiko da emanaldia.

 

Lotutako albisteak: