Mujikarentzat sasoiko bigarren garaipena izan da joan den astekoa. Zehazki, 14. denboraldiko laugarren astean lortu zuen lehenengo postua. Oraingoan, ordea, aurrekoan baino puntuazio altuagoa lortuz, bere burua gainditzea lortu du; hurrenez hurren, 542,73 eta 547,14 puntu eskuratu baititu. Asteko bigarren sailkatua, 544,08 puntu eskuratuta eta Mujikarengandik tarte oso txikira, Iruene izan da. Hirugarren postua, berriz, Maritxarkosek lortu du, 511,16 punturekin.
Garaipenak garaipen, orain bi aste lortutako puntuazioari esker (594,01), Getariarrak taldeko lider Iruenek izaten jarraitzen du.
Lotutako albisteak:
- Joan den astean, Iurek lortu du Egunean Behineko urrezko domina.
- Marka guztiak hautsi ditu berriro ere Iruenek.
- Denboraldiko lehen garaipena lortu du Mujikak.
- Hirugarren astez jarraian, Iruenek lortu du puntuaziorik altuena.
- Are gorago geratu da langa azken astean.
- Iruene izan da 14. denboraldiko lehen irabazlea.