Apirilaren 25ean, Eskoriatzan hasi zuten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Lehen saio hartan, Libe Goenaga getariarrak parte hartu eta emaitza ezin hobea lortu zuen. Izan ere, saioko puntuaziorik altuena eskuratu zuen; hain justu, 330. Amets Aizpurua eta Danel Olano bertsolari getariarrek ere, dagoeneko, parte hartu dute sailkapen fasean. Hurrenez hurren, Zestoan eta Altzon aritu ziren bertsotan eta 296 eta 295 puntu lortu zituzten.

Bihar, sailkapen faseko lehen itzuliko beste saio bat Getarian egingo da. 19:00etan hasita, Iturzaeta aretoan arituko dira sei bertsolariok kantuan: Txomin Azpiroz De Pedro, Odei Lopez Larrauri, Oier Aizpurua Olaizola, Urko Arregi Markuleta, Jon Altuna Arteaga eta Ekain Tolaretxipi Errazti. Gai-jartzaile lanak, berriz, Uxue Areizaga Aranberri getariarrak egingo ditu.

Saio askotarako sarrerak agortu badira ere, Getariakorako oraindik geratzen dira. Bertsosarrerak webgunean daude eskuragarri –arrunta zazpi eurotan eta gazte nahiz bazkideentzat bost eurotan–.

 

Lotutako albisteak: