Atzo eta herenegun, martxoaren 22an eta 23an, egokitutako eski alpinoko eta snowboardeko Espainiako Txapelketa jokatu zen Sierra Nevadan (Granada). Irati Idiakez bertan lehiatu da, eta Banked Slalom eta Slalom Gigante modalitatean garaile izendatu da.

Denboraldi oso ona ari da egiten getariarra, eta bere garaipenen zerrenda gero eta luzeagoa ari da bihurtzan. Besteak beste, Finlandiako Munduko Kopan lehenengo postua lortu zuen. Italian izango du hurrengo hitzordua Idiakezek; hain justu, apirilaren 1ean eta 2an jokatuko den Italiako Munduko Kopan.

Argazkia: cdiateam

Lotutako albisteak: