Ordu gutxi batzuk besterik ez dira geratzen 23. Korrika herrira heltzeko. Zehazki, bihar goizaldeko 01:36an iritsiko da Ubirira eta bertan, Presoen Lagunak taldeak hartuko du lekukoa; bera izango dira lekukoa hartzen, lehen eragile getariarra. Handik, herrigunera etorriko da Korrika.

Arratsaldean zehar, eta Korrika iritsi bitartean, Getaiko Gazte Asanbladak hainbat ekintza antolatu ditu herrian. 19:00etan hasita, parrillada egingo dute plazan eta gauean zehar, frontoian, jolasak. Gauerdia pasata, 00:30ean, beroketei ekingo diote eta 01:30ean denak Korrikara batuko dira. Korrika igaro ostean, berriz, txokolate beroa banatuko dute bertaratuen artean.

 

Lotutako albisteak: