15 punturekin eta Izarri nahiz Old Stars taldeei bi puntuko aldea aterata, bigarren astez jarraian, sailkapenaren buru jarraitzen du Astillerok. Hala, bere lidertza sendotu eta gainerako taldeekiko aldea handitu du.

Taldeen dantza handiena sailkapenaren goi aldean izan da. Izarrik Iribarren aurka 7 eta 2 irabazita, izugarrizko igoera lortu du. Izan ere, aurreko astean bosgarren lekuan egotetik, bigarrenera igaro da. Ondorioz, Iribarrek bi postu egin ditu behera eta laugarren lekuan geratu da. Old Stars taldeak, berriz, urrats bat eman du gora Taxkoren aurka 5 eta 3 irabazitako partidari esker. Abeta Berri, berriz, hirugarren postutik bosgarrenera jaitsi da; izan ere, Astilleroren aurkako partida 10-4 galdu zuen.

Kaia/Kaipek erraz garaitu zuen Maruka, 12-6. Hala, sailkapenean postu bat egin du gora Kaia/Kaipek, Marukak, aldiz, azken lekuan eta punturik lortu gabe jarraitzen du. Itxas Etxek ere baloi ugari sareratu zituen aurkariaren atean. Hain justu, 11-0 irabazi zion Elkanori.

Honakoa da XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketako sailkapena seigarren jardunaldiaren ondoren:

Zazpigarren jardunaldia

Aste Santua tarteko, datozen hiru asteburutan ez da partidarik egongo. Hurrengo jardunaldia zazpigarrena izango da eta apirilaren 19ko asteburuan jokatuko da.

 

Lotutako albisteak: