Albisteak
Gaur aurkeztu dute Getariako naufragioen inguruan egindako liburua
Falta diren arrantzale guztien omenez, isilune batekin hasi dute liburuaren aurkezpen ekitaldia. Getariako Kofradian egin den aurkezpenean, erakundeetako ordezkariez gain, liburuaren bi egileak, Aranzadi Zientzia Elkarteko Ana Mari Benito eta Javier Mazpule, eta 60...
Urriaz geroztik geldirik egon ondoren, bihar berrekingo dio lehiari Keta Sharksek
Iragan den urriaren 17an jokatu zuen Keta Sharks saskibaloi taldeak 2020-2021 denboraldiko lehenengo partida. Bigarrena urriaren 25ean izan zen, baina ondoren, pandemiaren ondorioz, lehia eten egin behar izan zuten. Hala, ia hiru hilabeteren ondoren, bihar jokatuko...
Osakidetza izango da aurtengo Mahasti Jauna
Igandean, urtarrilaren 17an, 2020ko txakolinaren uztaren aurkezpena egingo da. Pandemia tarteko, ordea, ekitaldia edukiera mugatuarekin eta Balenciaga Museoan egingo da; soilik, administrazioko ordezkariek, upategiek eta hedabideek hartuko dute parte. Hala ere, urtero...
Lehen sektorea indarberritzeko 893.074 euroko erreskate plana egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Pandemiak lurraldeko lehen sektorean eragindako kalteak arintzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak 893.074 euroko dirulaguntza zuzenak bideratu ditu Gipuzkoako 290 ustiategitara. Ondorengo azpisektoreei eman zaizkie laguntzak: artzaintza, sagardoa, txakolina,...
Aurtengo Lilatoia lasterketa “birtuala” izango da
Pandemiak ez du bertan behera utzi emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna aldarrikatzea helburu duen lasterketa; hala ere, aurtengo Lilatoia berezia izango da. Lilaton, aurten ere ON! lelopean, lasterketa, aurrez aurre beharrean, birtualki egingo da. Lau...
Datorren astelehenean irekiko da Iturzaeta Herri Eskolan matrikulazioak egiteko epea
Astelehenean, hilaren 18an, jarriko da martxan Euskal Eskola Publikoetan matrikulazio kanpaina; hala, baita Getariako Iturzaeta Herri Eskolan ere. Izen-ematea eskolako idazkaritzan egin beharko da, urtarrilaren 29a baino lehen eta 09:00etatik 17:00etara bitarteko...
San Antonetako ekitaldietarako sarreren salmenta aurrera doa
Atzo jarri ziren salgai turismo bulegoan San Antonetako ekitaldietarako sarrerak. Dagoeneko, Neguko Zirkua ikuskizunerako ia gonbidapen guztiak agortu dira. Matriuska antzezlanerako sarrerak ere bizkor ari dira saltzen. Bertso saioko sarreren salmenta doa astiroen;...
Getariako arrantzaleek lehengo urteko kopuru antzekoak arrantzatu ahal izango dituzte
Urte amaieran adostu zituzten Europar Batasuneko estatu kideetako arrantza ministroek 2021eko arrantza kuotak. Ezarritako kantitate horiek Getariako arrantzaleengan zein eragin izango duten galdetu diogu Emeterio Urresti Kofradiako presidenteari. ARTZAPEri azaldu...
Ostegunean Hazilan ekimenaren inguruko informazio saioa antolatu du Udal Elkarteak
Hilabete honetan hasiko da lana lortzera bideratutako Hazilan proiektuaren hamaikagarren edizioa, eta dagoeneko, zabalik dago izen-ematea. Aurretik, Urola Kostako Udal Elkarteak informazio saioa antolatu du. Hain zuzen, ostegunean, urtarrilaren 14an, 11:00etan izango...
Lehengo neurri batzuk mantendu eta zenbait berri ezartzea erabaki du LABIk
LABI aditu taldea goizean bildu da eta Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak prentsaurrekoan jakinarazi ditu urtarrilaren 13tik aurrera ezarriko diren neurriak. Horietako asko azken asteetan ezarritakoak dira: EAEtik ateratzeko debekua, gaueko mugikortasuna 22:00etatik...