Albisteak
Getariako 23. Literatura Lehiaketako irabazleek jaso dute saria
Getariako literatura lehiaketak badu, jada, zerbait erritualetik. Ordua baino minutu batzuk lehenago, plazan dabiltzan umeek...
Agenda
GZR taldeko Iban Gontan “Sukalerrian” telebista saioan izan da
Iban Gontan gazte getariarra ETB1eko Sukalerrian saioan izan zen atzo. Joseba ArgiƱanorekin batera, urdaiazpiko eta tomate olio-errearekin betetako berdela prestatu zuen eta, bien bitartean, hara eta hona dabilen GZR musika taldeaz aritu zen. Haren sorrera, lehen...
Datorren ikasturterako izen-emate epea zabaldu dute Haurreskoletan
Atzo zabaldu zen EAEko haurreskoletan 2024-2025 ikasturterako plaza eskatzeko epea. 2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurren gurasoek zein legezko tutoreek maiatzaren 10era arte egin ahal izango dute eskaera online edo presentzialki. Onartuen behin-behineko zerrendak...
Itsasoa osasuntsu mantentzeko eskatu dute herriko haurrek ere
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa Zero Zabor Uretan kanpaina ari da bultzatzen aurten ere hainbat eragilerekin, erakunderekin eta kolektiborekin. Horren helburua da hausnarketa sustatzea eta zaborren problematikari irtenbideak...
Barreterapia ezagutzeko hitzaldia emango du gaur Manex Beristainek
Gurean, heriotzarekin eta dolu prozesekin lotu izan dugu Manex Beristain Agirre, izan ere, Hitz egin dezagun heriotzaz saioak gidatu ditu azken urtean Getarian. ARTZAPEren 236. zenbakian azaldu zuenez, "bizitzan, negarra eta barrea eskutik helduta doaz, bizitza eta...
Europar doinuak, gaur, Getariako gaztetxean
Europako iparraldetik datozen bi musika taldek geldialdia egingo dute gaur, astelehena, Getarian. Izan ere, gaztetxean kontzertua emango dute Manuela Iwansson suediarrak eta Dishes herbeheretarrek. Iwansson duela bost urte inguru izan zen Getarian eta gaur egun egiten...
San Roke eta Gaztetape arteko mendi magaleko egonkortze-lanak hasi dituzte
Getariako Udaletik jakinarazi dutenez, San Roke kaletik Gaztetape hondartzara arteko pasealekuaren gainean dagoen mendi magala egonkortzeko lanak hasi dituzte gaur. Baldintza klimatikoek magalaren higadura eragin dute azken urteetan eta egoerak okerrera egin duela...
Eskolako ahotsa
Komunitatea
Aberri eguna: Euskadi, ikurrin eta euskararen eguna
Aberri Eguna. Urtero berritzen eta berresten dugu Euskadi dela euskaldunon aberria. Izan ere, Pazko igandearekin seinalatuta dugun egun honek badu berezko izaera bat, hauteskunde koiunturek eta egoera ezberdinek kentzen ez diotena: gure naziotasunaren aldarria. Bizi...
Astillerok XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketako lidertza sendotu du
15 punturekin eta Izarri nahiz Old Stars taldeei bi puntuko aldea aterata, bigarren astez jarraian, sailkapenaren buru jarraitzen du Astillerok. Hala, bere lidertza sendotu eta gainerako taldeekiko aldea handitu du. Taldeen dantza handiena sailkapenaren goi aldean...
Beste denboraldi batez, Iruene Getaiarrak taldeko garaile
Orain artean, Egunean Behin jokoko garaipen gehien poltsikoratu dituen erabiltzailea izan da Iruene. Astez aste eta denboraldiz denboraldi, puntuazio oso altuak eskuratu ohi ditu eta Getaiarrak taldeko lehiakideek dakiten modura, ez da erraza izaten hari aurre...
Bideoak
Problem displaying Facebook posts. Backup cache in use.
Click to show error