Orain aste batzuk egin zen Katrapuna plazan Getaria. 1936-1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan liburuaren aurkezpena. Ekitaldia amaitu ostean, Getariako Udalak hainbat liburu banatu zituen bertaratu zirenen artean eta jakinarazi duenez, egun hartan bertan, “denak agortu ziren”.
Hori dela eta, beste 200 ale atera ditu eta datorren larunbatean, maiatzaren 8an, banatuko dituzte. Interesatuek, 09:00etatik 13:00etara, turismo bulegoan jaso ahal izango dituzte bi liburukiak. Etxebizitza bakoitzeko ale bat jaso ahalko dela gogorarazi du Getariako Udalak.
Lotutako albisteak:
- “Etxean mantendutako egiak” plazara ekartzeko liburua
- Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan hildako herritarrak omendu eta “Getaria 1936-1945″ ikerketa liburua aurkeztuko dute bihar
- Isabel Etxeberria: “Ez nuen espero. Nik uste gehiegi izan dela”
- “Entzun! Isilduak bai, baina ahaztuak inoiz ez”
- Francoren altxamenduaren ondorioz hildakoak omentzeko ekitaldia egingo dute igandean