Aurreko asteko irabazlearen ia puntuazio berdinarekin lortu du garaipena Ander erabiltzaileak. Izan ere, 551,43 punturekin, Iruene izan zen aurreko asteko garaile eta azken astean, Ander izan da, 551,40 punturekin. Bigarren eta hirugarren sailkatuei alde dezentea atera die Anderrek, hurrenez hurren, Mujikari (525,77) eta Mikeli (524,65).
Anderrek lortutako puntuaziotik tarte dezentera dago, ordea, Getaiarrak taldeko marka. Izan ere, gaur arte lortutako puntuaziorik altuena orain hiru aste Kajuteik eskuratu zuen; hain justu, 576,83 puntu. Egunean Behineko 13. denboraldiaren azkenengo astea izango da honakoa eta, beraz, Kajuteiren marka gainditzeko azken aukera izango dute getariarrek.
Lotutako albisteak:
- Taldeko marka berria ezarri du Kajuteik.
- Bosgarren astez jarraian, Iruenek lortu du Getaiarrak taldeko lehen postua.
- Beste aste batez, Iruene garaile.
- 573,29 puntutan ezarri du langa berria Iruenek.
- Aurreko asteko markatik oso gertu geratu da Iruene.
- Iruene jarri da sailkapenean buru.
- Denboraldiko lehen astean, Aitor IOk lortu du puntuaziorik altuena.