Sasoiko lehen garaipena poltsikoratu du Neka erabiltzaileak. 520,46 puntu lortuta, martxoaren 4ko astean, berak eskuratu du Getaiarrak taldeko partaideen artean puntuaziorik altuena. Bigarren eta hirugarren sailkatuak Iruene eta Auskalo erabiltzaileak izan dira, 512,12 eta 505,29 punturekin, hurrenez hurren.

Nekak, ordea, ez du taldeko marka onena gainditzerik lortu eta, beraz, Iruenek jarraitzen du Getaiarrak taldeko lidertzan. Hain justu, otsailaren 12ko astean, 594,01 puntu lortu zituen eta gaurdaino, inork ez du emaitza hori hobetzerik lortu. Getaiarrak taldeko lehiakideek, gainera, langa hori gainditzeko azken aukerak izango dituzte. Izan ere, Egunean Behineko 14. denboraldia martxoaren 24an amaituko da, bi aste barru. Beraz, datozen 14 egunen ostean erabakiko da Getaiarrak taldeko behin betiko irabazlea.

Lotutako albisteak: