Denboraldia amaitzear dela lortu du Xihandia erabiltzaileak sasoiko lehen garaipena. 550,12 puntu eskuratuta, aurrenengo postuan amaitu du astea. Tarte dezentera, bigarren eta hirugarren lekuan geratu dira Iruene eta Libe IA, hurrenez hurren, 519,25 eta 513,90 punturekin.

Egunean Behin jokoaren 14. denboraldia igandean, martxoaren 24ean, amaituko da. Azken egunotan ezusteko handirik egon ezean, Iruene izango da Getaiarrak taldeko garaile. Izan ere, oso altu dauka ezarrita langa; hain justu, 594,01 puntutan.

 

Lotutako albisteak: