Albisteak
Beñat Gerekaren “Itsas-geruzak” argazki erakusketa dago ikusgai Euskal Itsas Museoan
3 maiatza, 2024
24 argazkiz osatutako bilduma da Beñat Gereka artista getariarrak Donostiako Euskal Itsas Museoan erakusgai jarri duena. Bilduma horren bitarteaz, "denboraren iraganak sortzen dituen lerro, kolore, textura eta formak" ikusaraztea du helburu Gerekak. Getariako portuan...
Datorren ostegunean abiatuko da emakumezkoen binakako pala txapelketa
3 maiatza, 2024
11 bikotek eman dute izena herriko hainbat emakume kirolzalek antolatutako binakako pala txapelketan. Maiatzaren 9an, ostegunarekin, jokatuko dituzte txapelketako lehenengo partidak. Partidak ostegunetan egingo dituzte, 18:00etatik aurrera eta zazpi astetan zehar,...
San Roke eta Gaztetape arteko mendi magaleko egonkortze-lanak amaitu dituzte
2 maiatza, 2024
Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak amaitutzat eman ditu Getariako N-634 errepideko espaloiaren gaineko ezponda egonkortzeko lanak. Eginbeharrek bi asteko iraupena eta 17.710,80 euroko kostua (BEZik gabe) izan dute. Lan horien baitan, mendi...
Bihartik ostegunera, Aita Mari ontzia bisitatzeko aukera izango da
2 maiatza, 2024
Herriko portuan pasako ditu datozen egunak Aita Mari itsas salbamenduko ontziak eta herritarrentzat, ateak zabalduko ditu. Bisita libreak eta doakoak egiteko aukera izango da, maiatzaren 3tik 9ra, ondoko ordutegian: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara....
Gizonezkoen absolutu mailako arraunlariek ezin hobeto hasi dute trainerillen denboraldia
2 maiatza, 2024
Gipuzkoako Arraun Federakuntzak antolatuta, atzo jokatu zuten Mutrikun trainerillen ligako lehenengo jardunaldia. Bertan, hiru ontzi getariarrek parte hartu dute; horietatik bi gizonezkoen kadete mailan eta bat gizonezko absolutuenean. Gizonezko absolutuen kategoriako...
Tozcos, Flash eta Nightwatchers taldeen kontzertuak izango dira bihar, gaztetxean
1 maiatza, 2024
Graka kolektiboak antolatuta, bihar, maiatzak 2, 20:00etan hasita, hiru talde igoko dira gaztetxeko oholtzara. Horietatik bi urrutitik helduko dira: Tozcos Santa Anatik (Kalifornia) eta Nightwatchers Frantziatik. Hurrenez hurren, punk-hard rock eta punk rock estiloan...
Asteburuan, Antxua eta Arrantzale egunak ospatuko dira Getarian
1 maiatza, 2024
Arrantzaleak antxoa kanpainan buru-belarri dabiltzan honetan, gainera erruz ari dira harrapatzen, ostiraletik hasita, Antxoa eta Arrantzale egunak ospatuko dituzte Getariarrek herrian. Egitarau zabala prestatu dute eta festaz gozatzeko, aukera ugari egongo da. Ostiral...
Sanprudentziotako zozketako zenbaki saridunak jakinarazi dituzte
Api 30, 2024
Asteburuan zehar, San Prudentzio egunaren harira, auzoko jaiak ospatu dituzte San Prudentzion. Bertan, SPLko (San Prudentzioko Lagunak) kideak zozketa txartelak saltzen aritu dira eta, dagoneko, jakinarazi dituzte zeintzuk izan diren zenbaki sarituak. Hiru sari...
Kiroldegian hainbat hobekuntza egiteko, esleipen prozesuak jarri ditu martxan udalak
Api 30, 2024
Getariako kiroldegian hainbat hobekuntza lan egiteko beharra ikusi du udalak. Hala, bi proiekturen esleipen prozesuak abiatu ditu: batetik, estalkia eta aireztapena instalatzeko lanena eta bestetik, gimnasioko makinak berritzearena. Estalkia eta aireztapena...
118 bikote lehiatuko dira aurtengo gizonezkoen Salbatore Txapelketan
Api 28, 2024
Gizonezkoen XXVI. Salbatore Txapelketan 100 bikote baino gehiago arituko dira norgehiagokan. Xabier Etxaniz Gure Txeru Pilota Elkarteko delegatua gustura dago parte hartzearekin, "ikusten da Salbatore Txapelketa gustukoa dela eta jendeak erantzuten duela". Azaldu...