Osakidetzak COVID-19 kasu berri bat atzeman du herrian. Hala ere, intzidentzia-tasak bezperako berdina izaten jarraitzen du, alegia, 848,06. Azken 14 egunetan 24 kutsatu zenbatu ditu Osasun Sailak Getarian.

Euskal Autonomia Erkidegoan, bestalde, positibo-tasak behera egin du eta %9,5ean kokatu da. Atzo, guztira, 9.567 PCR eta antigeno proba egin zituzten, aurreko egunean baino 2.287 gehiago, eta 907 positibo zenbatu zituzten, bezperan baino 140 gehiago. Positibo gehien 20-29 urte arteko gazteengan atzeman dira.

Erietxeetan, ordea, gaixo kopuruak gora egin du. Gaur-gaurkoz, 240 lagun daude koronabirusak jota gela arruntetan eta 63 ZIUetan.

 

Lotutako albisteak: