Albisteak
GZR taldeko Iban Gontan “Sukalerrian” telebista saioan izan da
Api 24, 2024
Iban Gontan gazte getariarra ETB1eko Sukalerrian saioan izan zen atzo. Joseba Argiñanorekin batera, urdaiazpiko eta tomate olio-errearekin betetako berdela prestatu zuen eta, bien bitartean, hara eta hona dabilen GZR musika taldeaz aritu zen. Haren sorrera, lehen...
Datorren ikasturterako izen-emate epea zabaldu dute Haurreskoletan
Api 23, 2024
Atzo zabaldu zen EAEko haurreskoletan 2024-2025 ikasturterako plaza eskatzeko epea. 2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurren gurasoek zein legezko tutoreek maiatzaren 10era arte egin ahal izango dute eskaera online edo presentzialki. Onartuen behin-behineko zerrendak...
Itsasoa osasuntsu mantentzeko eskatu dute herriko haurrek ere
Api 23, 2024
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa Zero Zabor Uretan kanpaina ari da bultzatzen aurten ere hainbat eragilerekin, erakunderekin eta kolektiborekin. Horren helburua da hausnarketa sustatzea eta zaborren problematikari irtenbideak...
Barreterapia ezagutzeko hitzaldia emango du gaur Manex Beristainek
Api 23, 2024
Gurean, heriotzarekin eta dolu prozesekin lotu izan dugu Manex Beristain Agirre, izan ere, Hitz egin dezagun heriotzaz saioak gidatu ditu azken urtean Getarian. ARTZAPEren 236. zenbakian azaldu zuenez, "bizitzan, negarra eta barrea eskutik helduta doaz, bizitza eta...
Europar doinuak, gaur, Getariako gaztetxean
Api 22, 2024
Europako iparraldetik datozen bi musika taldek geldialdia egingo dute gaur, astelehena, Getarian. Izan ere, gaztetxean kontzertua emango dute Manuela Iwansson suediarrak eta Dishes herbeheretarrek. Iwansson duela bost urte inguru izan zen Getarian eta gaur egun egiten...
San Roke eta Gaztetape arteko mendi magaleko egonkortze-lanak hasi dituzte
Api 22, 2024
Getariako Udaletik jakinarazi dutenez, San Roke kaletik Gaztetape hondartzara arteko pasealekuaren gainean dagoen mendi magala egonkortzeko lanak hasi dituzte gaur. Baldintza klimatikoek magalaren higadura eragin dute azken urteetan eta egoerak okerrera egin duela...
Getariarrek ez dute Plaierotako finaletarako txartelik lortu
Api 22, 2024
Eguraldi ederrarekin, atzo jokatu zituzten Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketako finalerdiak. Finalera sailkatzeko esperantzarekin bertaratu...
EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena Getarian
Api 21, 2024
Getarian, amaitu berri dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako boto kontaketa eta EH Bildu izan da bozka gehien jaso dituen alderdia. 285 botoren aldearekin, EAJ izan da bigarren alderdirik...
13:00 bitartean, getariarren %42,88ak eman du botoa
Api 21, 2024
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako lehen partehartze datuak 13:00etan eman dituzte. Datu horien arabera, Getarian, boto eskubidea dutenen 2.208 herritarretatik %42,88ak bozkatu du goizean zehar. Euskal Autonomia...
Maiatzean zabalduko dute udalekuetan izena emateko epea
Api 21, 2024
Udan hain arrakastatsuak diren udalekuak prestatzen ari da dagoeneko Urritza Aisialdi Elkartea. Hala, azken egunetan jakinarazi dutenez, maiatzaren 1etik 15era egongo da zabalik izena emateko epea. Aurten ere txikienentzat, HH2koentzat, Txiki txokoa antolatuko dute...