558,12 punturekin poltsikoratu du Iruene erabiltzaileak joan den asteko garaipena. Bigarren eta hirugarren sailkatuei alde dezentea atera die, gainera; hurrenez hurren, 525,74 puntu eskuratu ditu Kajuteik eta 508,76 Mujikak.

Iruenek ez du orain bi aste berak ezarritako langa gainditzerik lortu. Orduko hartan, 573,29 puntu eskuratu zituen. Egunean Behineko 13. denboraldi honetan, Getaiarrak taldean iñork lortutako puntuazio altuena huraxe izan da. Lehiak, ordea, aurrera darrai eta beste lau astez, abenduaren 10a bitartean, partaideak gogor aritu beharko dira marka berria ezarri ahal izateko.

 

Lotutako albisteak: