Kajutei erabiltzaileak Irueneri gain hartu eta Egunean Behineko 13. denboraldiko markarik onena lortu du. Orain artean, Iruenek zeukan ezarrita 573,29 puntutan Getaiarrak taldeko langa. Azken aste honetan, ordea, hiru puntu pasatxoko aldeari esker, Kajutei jarri da sailkapenaren buru.

Zehazki, 576,83 puntu eskuratu ditu Kajuteik; momentuz, denboraldiko puntuaziorik altuena. Iruenerentzat, aldiz, ez da sasoiko asterik onena izan. Izan ere, bost astez jarraian irabazle izatetik, zortzigarren postura jaitsi da, 506,52 puntu lortuta. Asteko bigarren eta hirugarren sailkatuak ere urrun utzi ditu Kajuteik: bigarrena, 532,31 punturekin Aitor IO izan da eta hirugarrena, 529,22 punturekin, Ander.

Taldeko mailak, beraz, koska bat gora egin du eta aurrerantzean ere, lehenengo lekua lortzekotan, partaideek bizkor eta ondo erantzun beharko dituzte eguneroko hamar galderak.

Lotutako albisteak: