Floren Memorialeko Futbito Txapelketaren azken jardunaldiak sailkapen burua irauliarazi du. Puntu gutxiren gorabeheran dabiltza lehen hiru taldeak eta edozein emaitzak berebiziko garrantzia dauka.

Bosgarren jardunaldia lehen postuan hasi zuen Abeta Berri taldeak baina Izarriren aurkako partida berdinduta (4-4), hirugarren lekura jaitsi da. Izan ere, Astillerok eta Iribarrek beren lanak egin dituzte eta biek lortu dute garaipena; lehenak 8-0 egin du Itxas Etxeren aurka eta bigarrenak, berriz, 3-8 Taxkoren kontra. Une honetan sailkapenaren erdi aldean dauden Kaia/Kaipek eta Old Starsek elkarren aurka jokatu dute eta bisitariek irabazi du, 4-5ekoarekin. Azkenik, Elkanok ligako lehen garaipena lortu du oraindik punturik eskuratu ez duen Marukaren kontra.

Honakoa da XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketako sailkapena bosgarren jardunaldiaren ondoren:

Seigarren jardunaldia

Bihar, martxoak 22, hasiko da txapelketaren seigarren jardunaldia.

Martxoak 22, ostirala

  • 22:00etan, Izarri-Iribar. Epailea, Kaia/Kaipe.
  • 23:00etan, Kaia/Kaipe-Maruka. Epailea, Izarri.

Martxoak 24, igandea

  • 17:00etan, Astillero-Abeta Berri. Epailea, Old Stars.
  • 18:00etan, Elkano-Itxas Etxe. Epailea, Taxko.
  • 19:00etan, Taxko-Old Stars. Epailea, Astillero.

Eguraldi txarra egiten badu, Sahatsaga kiroldegian jokatuko dira partidak.

 

Lotutako albisteak: