Orain artean, Egunean Behin jokoko garaipen gehien poltsikoratu dituen erabiltzailea izan da Iruene. Astez aste eta denboraldiz denboraldi, puntuazio oso altuak eskuratu ohi ditu eta Getaiarrak taldeko lehiakideek dakiten modura, ez da erraza izaten hari aurre hartzea.

Igandean amaitu zen Egunean Behineko 14. denboraldia eta, hala, erabakita geratu da nor den Getaiarrak taldeko behin betiko irabazlea; hain justu, Iruene. Nahiz eta sasoiko azken astean Oier IAk lortu puntuaziorik altuena (547,44), denboraldiko bosgarren astean eskuratutako 594,01 punturi esker, Iruene erabiltzailearentzat da txapela. Jokoaren garatzaileek azaldu dutez, Aste Santua pasata jarriko dute abian 15. denboraldia.

Egunean Behineko bigarren denboraldian jarri zuen abian ARTZAPEk getariarren taldea eta Iruenerentzat, jada, 11. garaipena izan da azken hau. Ondokoak dira, denboraldiz denboraldi, Getaiarrak taldeko irabazleak:

 

Lotutako albisteak: