13. denboraldia amaitzeko hiru asteren faltan, hain justu azaroaren 13ko astean, ordura arteko puntuaziorik altuena lortu zuen Kajutei erabiltzaileak. Hala, Getaiarrak taldeko sailkapenaren buru jarri zen eta sasoia amaitu bitartean, lehenengo postu horri heldu dio. Bejondeizula Kajutei!

563,01 punturekin, azken asteko garailea Iruene izan arren, denboraldiko markarik onena Kajuteirena izan da. Langa goian jarri zuen hark; zehazki, 573,29 puntutan. Denboraldian zehar metatutako puntuei begiratuta, Iruene izan da puntu gehien batu dituena (2.279,82). Zentzu horretan, Kajutei bigarrena izan da (2.168,77) eta Ander hirugarrena (2.124,34).

Egunean Behineko bigarren denboraldian jarri zuen abian ARTZAPEk getariarren taldea eta Kajuteirentzat estreinako garaipena izan da. Ondokoak dira, denboraldiz denboraldi, Getaiarrak taldeko irabazleak:

 

Lotutako albisteak: