Aste Santua tarteko, etenaldia izan du hainbat astez XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketak. Ostiralean hasita, ligan parte hartzen ari diren hamar taldeek asteburu honetan ekingo diote berriro lehiari.

Txapelketako zazpi jardunaldi jokatu dira orain arte eta Astillero da sailkapeneko burua, 15 punturekin.

Honakoak dira zortzigarren jardunaldiko norgehiagokak:

Apirilak 19, ostirala

  • 22:00etan, Iribar-Old Stars. Epailea, Abeta Berri.
  • 23:00etan, Elkano-Abeta Berri. Epailea, Iribar.

Apirilak 21, igandea

  • 17:00etan, Taxko-Maruka. Epailea, Elkano.
  • 18:00etan, Astillero-Izarri. Epailea, Kaia/Kaipe.
  • 19:00etan, Kaia/Kaipe-Itxas Etxe. Epailea, Taxko.

Eguraldi txarra egiten badu, Sahatsaga kiroldegian jokatuko dira partidak.

 

Lotutako albisteak: